(EUSKERA)

“Lana” hitza entzuten duzunean burura datorkizun lehenengo irudian pentsa ezazu. Ziurrenik, denda, bulego edo enpresaren bateko langilean pentsatzen ari zara; hots, soldata baten truke produkzio eta salmenta sistema sostengatzen ari den pertsona batean. Orain irudi horretan benetan erreparatu dezagun.

Pertsona horrek daraman arropa garbituta eta lisatuta dago, ondo elikatuta dago eta noski, seme-alabak baditu, hauek zainduta daude. Hau da, bere bizitza eta bere familiaren bizitzak sostengatzeko lana existitzen da, gizartearentzat ikusezina den lana. Lan hori era ezbidezko batean emakume* langileoi egokitzen zaigu, bai gure etxeetan musutruk eginez, bai miseriazko soldata baten truke emakume aberatsei egokitutako lana ordezkatuz.

Bere bizitza eta bere familiaren bizitzak sostengatzeko lana existitzen da, gizartearentzat ikusezina den lana. Lan hori era ezbidezko batean emakume* langileoi egokitzen zaigu

Bizitza erdigunean jartzeak botere loturak aldarazten ditu. Bizitza erdigunean jartzeak zaintza lanak erdigunean jartzea esan nahi du, oraindik askori ikusezina zaion lan erreproduktiboa (bizitza mantentzeko lana) ikusgarri, eztabaidagarri eta politika aktiboko gai nagusietako bat izatea, alegia.Martxoaren 8an, lan hori, bizitzak sostengatzeko lana hain zuzen ere, gainontzeko eskaerekin lotu eta ikusarazi izan nahi da lelo baten pean: bizitzak erdigunera! Izan ere, gu ere planto egitetik erdigunean egotera igaro gara aurten. Hegemonia izan nahi dugu eta hein batean, hegemonikoak bilakatzen ari gara.

Larriak dira oso sistema kapitalista honetan zenbait langilek jasan behar dituzten lan eta bizi baldintzak. Emakumeoi* dagokigunez, doako lanez gain, badaude bereziki prekarizatuak diren zenbait lan: etxe barneko langilearen baldintzak, esaterako, guztiz salbuespenezkoak dira eta haren ezabapena eskatzen da. Horrez gain, ordea, asko dira dagozkigun lan prekarizatuak: umeen zaintza lana (ordaindua denean), akademiako irakasleena, irakasle partikularrena, egoitzetako langileena, garbiketa enpresetako langileena, etxez-etxeko arreta zerbitzuena (SAD), hostalaritzakoena…

Laster hilabete berria hasiko da, eta duela aste batzuk egindako aldarrikapenak eta lortutako indar korrelazio mesedegarria mantentzea gure esku dago. Bakoitzak beretik eta denok batera, etengabe etekina handitzea helburu duen sistema hau irauli behar dugu. Historiako liburuetan agertzeko garaia da, hiriburuetako alkate edo lehendakari izatekoa, familia, lan eta laguntasun harremanetan errespetatuak izateko garaia da.

Garaipen horiek guztiak lortzen gabiltza aspalditik: gure bizi-baldintzen alde egiten den borroka emakume* askoren artean mantendu eta bultzatu da, egunez egun eta astez aste. Bizitzak erdigunean jartzeko beharrezkoa da borroka egiten jarraitzea: etxean, lagunekin, familiarekin, lanean eta kalean… borrokarekin jarraitzea egin den lan horri garrantzia aitortzea da azken finean. Jarrai dezagun duela aste batzuk ikusarazi ziren aldarrikapen eta borroketan, bizitzak erdigunean jartzera!

Leire Arrutia Lopez eta Milia Ortiz de Pinedo Trabudua (ERAGIN Asanblada)

(CASTELLANO)

Piensa en la primera imagen que te viene a la cabeza cuando oyes la palabra “trabajo”. Seguramente pienses en un trabajador de una tienda, despacho o empresa; esto es, en una persona que sostiene el sistema de producción y venta a cambio de un salario. Ahora, detengámonos realmente en esa imagen.

Existe un trabajo socialmente invisible para sostener su vida y la de su familia. Ese trabajo, de una forma injusta, se nos asigna a las mujeres trabajadoras

La ropa que lleva esa persona está limpia y planchada, está bien alimentado y, obviamente, si tiene hijos y/o hijas, estas están cuidadas. Es decir, existe un trabajo socialmente invisible para sostener su vida y la de su familia. Ese trabajo, de una forma injusta, se nos asigna a las mujeres trabajadoras, bien de forma no remunerada en nuestra casa, bien a cambio de salarios de miseria cuando sustituimos el trabajo de mujeres adineradas.

Este 8 de marzo, ese trabajo, el trabajo que precisamente sostiene nuestras vidas, se ha unido con el resto de reivindicaciones y se ha visibilizado con el lema: “¡las vidas en el centro!” De hecho, este año las mujeres hemos pasado de parar a ponernos en el centro. Queremos la hegemonía y, en cierta medida, nos estamos convirtiendo en hegemónicas.

Poner las vidas en el centro trastoca las relaciones de poder. Poner las vidas en el centro supone poner los trabajos de cuidados en el centro, hacer visible algo invisible para muchos como es el trabajo reproductivo (el trabajo para mantener las vidas), ciertamente, que esto pase a ser un tema de debate y uno de los temas centrales de la política.

Las condiciones laborales y vitales que la clase trabajadora sufre en este sistema capitalista son muy graves. En lo que respecta a las mujeres, además del trabajo no remunerado, se nos asignan trabajos realmente precarizados: las condiciones de las empleadas del hogar internas, por ejemplo, son totalmente excepcionales y se está pidiendo su supresión. Pero no solamente ese, si no que se nos asignan muchos más trabajos precarizados: el cuidado de niños y niñas (que no siempre es remunerado), profesoras en academias, profesora de clases particulares, trabajadoras en residencias, trabajadoras de la limpieza, en el servicio de atención a domicilio, en hostelería, etc.

Ahora que está a punto de comenzar un nuevo mes, está en nuestras manos mantener las reivindicaciones de hace unas semanas y la favorable correlación de fuerzas lograda. Cada una desde su realidad y todas unidas, debemos revolucionar este sistema que solamente busca aumentar incesantemente sus beneficios. Es hora de aparecer en los libros de historia, de ser alcaldesas o presidentas en nuestros pueblos y ciudades, de ser respetadas en nuestras relaciones personales y laborales.

Estamos logrando esas victorias desde hace tiempo: la lucha por nuestras condiciones vitales se ha mantenido e impulsado por infinidad de mujeres, día a día, semana tras semana. Es imprescindible mantener la lucha para poner las vidas en el centro: en casa, con nuestros amigos y amigas, con la familia, en el trabajo, en la calle. Continuar la lucha es reconocer la relevancia del trabajo realizado hasta la fecha. ¡Sigamos con las reivindicaciones y luchas que visibilizamos hace unas semanas! ¡Pongamos las vidas en el centro!

Leire Arrutia Lopez y Milia Ortiz de Pinedo Trabudua (Asamblea ERAGIN)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *